Cuevas de Baltzola

Dima, Bizkaiko hegoaldeko muturrean dago, Arratia bailaran. Baserrian murgildutako udalerri hau, industrializazio ukitua duten Igorre eta Otxandio artean dago. Hedaduraz mardula da, Bizkaiko handienetakoa, garai batean zortzi kofradiatan banatzen zena: Arostegieta, Bargondia, Bizkarregi, Indusi, Intxaurbizkar, Laminado, Oba (Goikoa eta Barrendi) eta Olazábal.

Kofradiak, beharrizan komunei erantzuteko sortu ziren erakundeak ziren. Erakunde hauek udal administraziotik aparteko funtzionamendua zuten. Kofradiek, urtean zehar euren batzarrak egiten zituzten, ordezkariak aukeratu (“mayordomo” edo “basozainak”), auzolanak antolatu edota kofradia basoen arauak egiteko. Denbora igaro ahala, kofradia horien izenak Dimako auzoen izen bilakatu dira, nahiz, gaur egun, zortzi horiez gain auzo gehiago ere badauden, Ugarana eta Artaun, esate baterako.
Bertako orografía aldrebesa dela eta, betidanik Dimako harana gune nahiko isolatua izan da. Baina isolamendu hori dela medio, besteak beste, hizkuntza erabat mantendu da. Leku paregabe hau ezagutzeko Bilbotik Otxandianorantz doan errepidea hartuko dugu. Behin Diman gaudela, Ugarana, haraneko gunerik garrantzitsuena igaro eta lau kilometrora, Indusi auzora iritsiko gara.
Hankak luzatu ondoren bertatik hasiko dugu gure ibilbidea. Indusi auzoan bada ermita dotore bat, aterpe ederrarekin, San Fraisku ermita. Behinola, ermita honetan, maiatzaren bederatzian, San Gregorio egunez, ura bedeinkatzen zen, urteko uzta behinik behin ziurtatzeko asmotan.
Ermitaren ate alboan dagoen ur bedeinkatuaren ontzia ere oso berezia da, aurpegi bat baitauka taitatua bertan eta goialdean kanpai hotsak, kobetako sorgin, lamia eta itxaroak uxatzeko erabilia. Baina hau ez da ibilbidean topatuko dugun ermita bakarra, auzo bakoitzean ermita bat topatuko dugu eta askotan bi, zein baino zein ikusgarriagoak.
Guk hartu beharreko bidea, harana zeharkatzen duen Indusi ibaiaren alboan doa, betiere ibaia ezkerrean dugula. Ubideak berezko itxura galdua du gizakiaren kutsu nabariekin, kanalizatua baitago. Hala ere, badirudi ur zozoek gustuko dutela, harrien gainean salto txikiak eginez ikus baikenitzake. Berehala bidegurutze batera helduko gara, guk ezkerrera joko dugu zubiaren gainetik aurrera doan bidea aldea batera utziz.
Gibiltar baserrirantz goazela, inguruko zelaiei erreparatzen badiegu, kolore deigarriz jantzitako orkideak ikus genitzake beste hainbat landareren alboan harro eta baita lizar eta haritzen hosto eta lore jaio berriak ere. Baina behin baserria pasa ondoren, paisaia erabat aldatuko da haitzarekin topo egingo baitugu. Kareharrizko mendi izugarri honen sarreran, jentilzubi dago, harrizko arku naturala, Dimako hainbat ipuin eta kondairen lekuko izan dena. Bertakoek diotenez, antzina kobetan jentilak bizi ziren, indar izugarria zuten mendietako biztanleak. Hauek, zubiaren gainetik salto batez beste aldean dagoen Urrusti mendira igarotzen omen ziren.
Nahi izanez gero, jentilen zubia zeharkatu aurretik, eskumara Axlorreko koba bisita daiteke. Koba hau, istoriaurreko aztarnegia dugu José Miguel Barandiaranek aurkiturikoa. Bertan eginiko indusketetan, klima hotzeko hainbat animaliaren hezurrak aurkitu izan dira, bisonteenak esate baterako eta gizakiaren kasuan, Neandertal garaiko milaka trenza, Bizkaiko giza presentziaren testigantza zaharrenak izanik.
Arkua zeharkatu eta metro gutxira derrigorrezko geldialdia berriz ere, Baltzolako kobaren sarreretako batera heldu baikara. Koba honetara espeleologo ugari inguratzen da, baina ez soilik espeleologoak, sabaira begiratuz gero, azkar ikusiko ditugu hango iltze eta sokak, eskalatzaileek ere aurkitu baituzte koba sarreran gaindiezinak diren hormak.
Hau ere historiaurreko aztarnategia dugu eta kondairek diotenez, Mariren, lamien eta Sugoiaren batzuetan suge itxura eta bestetan giza itxura zuen, izakiaren bizileku. Baina gaur egungo bizidunak ez dira horiek baizik eta kobaren sarrera apaintzen duten landare gutxi batzuk, intsektuak eta paretetan zintzilikaturiko saguzarrak batik bat.
Atzerabidea egin beharko dugu gure bideari ekiteko hurrengo kobara arte. Kasu honetan kobaren barrutik igaroko gara ahalik ertz gutxien bustiz, errekak zeharkatzen baitu koba mutur batetik bestera. Behikobea edo Abaroko koba atzean utziz, berriz ere errekaren beste aldera pasatuko gara laster batean Baltzola auzora iritsiz. Baserri bakan batzuk topatuko ditugu mendi- mendian dagoen auzo honetan. Bidea jarraituz, halako batean San Lontzo ermita topatuko dugu alboan aldarea eta iturria dituelarik.
Ugarana doan errepidearen ezkerrean, gorantz doan pistatik abiatuko gara, zuzenean Bargondiako haitzetara doana. Behin gailurra eginda, bertako paisajeak liluratuko gaitu, eta haranean ezkutatutako auzuneak parez pare ikusi ahal izango ditugu. Orratz zorrotzen moduan amaitzen diren kareharrizko mendi honetan zutik egotea ere nekeza da. Urak, denboraren poderioz gastatutako haitz erreten ertz pitzaduretan, zenbait landare ausartek bizirauten dute, iratzeek, goroldiek, untzek, zaingorriek… haitzen moldearen babesean errotzen dituztelarik beren sustraiak nola edo hala.
Beheranzko bidea harturik, oraingoan basoan sartuko gara, artaldi eder batean. Beti ere poliki-poliki ezkerrerantz joko dugu behera goazen heinean, zuzenean aurrerantz jaitsiz gero amildegiarekin topo egingo baitigu. Halako batean berriz ere pistari helduko diogu. Bidean, erreta dirudien borda bat ere ikusiko dugu, eta segidan bidegurutze batera helduko gara. Aurrean utzirik dagoen harrobi bat ikusiko dugu, baina guk Indusi auzora eramango gaituen eskumako pista hartuko dugu zuzenean.
Basoan sartzean, hainbat animaliaren arrastoak topatuko ditugu, basurdeak bazkatzean harrotutako lurrak, orein ileak edota azeri zuhurraren oinatzak. Beraz, adi-adi joateak merezi du, ez soilik animalia horien presentzia sumatzeko, baita haran honetan bizi diren hamaika hegaztiaren kantuez gozatzeko ere.

Ficha técnica:

Ibilbidea: 4,3 Km
Denbora: 2 ordu 30 minutu
Zailtasun maila: erraza (10 urtetik gora)
Gomendioak: kontuz ibili behar da zulo eta zokoguneekin

Álvaro Moro

Leyenda

De todas las leyendas que a Sugaar se refieren, la más famosa es la que lo localiza en la cueva de Baltzola, en Dima (Vizcaya).
Los protagonistas del relato son dos hermanos pastores, que junto con tres hermanas y sus padres, vivían en la casa Iturriondobetia, en el barrio de Bargondia, de la mencionada población vizcaína.
Cierto día que los hermanos andaban agrupando el ganado, parte del cual se había colado en la cueva de Baltzola, encontraron en ella una gran culebra. El menor de los hermanos comenzó a tirarle piedras y de una pedrada le cortó la cola. El otro hermano, en cambio, le reprendió para que desistiese de su actitud, alegando que también las serpientes eran criaturas de Dios. En esto un terrible estruendo sonó en el interior de la caverna, cosa que puso en fuga a los dos muchachos.
Pasó el tiempo y el mayor de los hermanos fue llamado a ser soldado. Estando de servicio por Nochebuena, añorando su casa y a los suyos, se le presentó un feo individuo, que le preguntó si deseaba ir a Baltzola. A ello respondió el soldado afirmativamente. Mediando para ello la condición de que llevase dos cosas a su casa, que le daría en la cueva, ambos se encontraron en un instante en la mencionada caverna vizcaína. Le dió entonces el desconocido al muchacho un terrón de oro para él, y un cinturón de seda para su hermano. Pasados tres días tendría que regresar a la cueva, para encontrarse nuevamente con aquel tipo.
La sorpresa de su familia al verlo entrar por la puerta fue indecible, pero aún fue mayor cuando el soldado relató con todo detalle cuanto le había sucedido. Entonces el hermano menor, rechazando el cinturón, mandó al recién llegado que lo ciñese al nogal que había delante de la vivienda. Nada más hacerlo el árbol prendió como la pólvora, volatilizándose y dejando un profundo hoyo en el suelo.
Al día siguiente se presentaron ambos hermanos en la cueva. Salió a recibirles un mal encarado individuo, al que le faltaba un brazo. Sin mediar saludo, preguntó al menor de los hermanos: “¿Por qué me has dejado manco?” A lo que el muchacho respondió que él, ni había dejado manco a nadie, ni conocía a aquel tipo de nada. Pero el manco insistió, haciéndole recordar que tiempo atrás había apedreado allí mismo a una serpiente. Aquel reptil era él y la cola que le arrancó equivalía al brazo que ahora le faltaba. Mas como observó contrariado que el joven llevaba una medalla con una efigie cristiana en medio de su pecho, añadió: “Da gracias a esa imagen que te cuelga del cuello, pues sin ella hoy no hubieras salido vivo de aquí. Pero te lanzo esta maldición: no faltará jamás manco, cojo, sordo o ciego en Iturriondobetia”
http://www.geocities.com

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: